AIURRIKO ARDOAK

AIURRIKO ARDOAK

LEZAKO IZAERA

AIURRIKO ARDOAK

LEZAKO IZAERA

LANDUA

2022

LANDUA

IZAERA PURUA

landua vino
barricas en Aiurri

LANDUA

2022

IZAERA PURUA

bodega Aiurri

Urte konplexua klimaren aldetik

Urte konplexua klimaren aldetik

2022ko uzta oso negu lehorrarekin hasi zen, prezipitazio eskasekin. Ernetzea goiztiarra izan zen eta uniformeki garatu zen, gorabeherarik gabe. Udaberria ere bereziki lehorra izan zen eta, udan, euri gutxi batzuk erori ziren, baina ur kantitate txikikoak. Uda garaian, zenbait bero bolada izan ziren, ohikoa dena baino luzeagoak gainera. Hori onuragarria izan zen eremu fitosanitarioan. Mahastiaren zaintza ekologikoari jarraituz, landare jatorriko estalkiak baliatu ziren ziklo osoan zehar indar handieneko partzeletan. Landaredia ahulagoa zuten mahastietan, berriz, uda hasieran ipini ziren. Mahats bilketa irailaren 10ean hasi zen.

Jatorria eta biodibertsitate klonala

Jatorria eta biodibertsitate klonala

Kantabria mendilerroak babesten ditu Landua sortzen duten mahasti zaharren partzela txikiak. Jatorriak, mahastiaren orientazioak eta biotipoen biodibertsitateak ezaugarri bereziak ematen dizkiote ardo honi. Tempranillo mahastiak dira batik bat, graziano, garnatxa, barietate zuri eta beste mahats orpo ezezagun batzuk tartean direla. Lurzoruaren heterogeneotasunak –franko eta lohitsuak, kareharri ugarirekin– eta mikroklimak heltze berezia ematen diote partzela bakoitzari. Mahastizaintza ekologikoaren jardunari esker, aparteko oreka lortzen da mahatsondoan, mahasti paregabe hauen funtsa botila bakoitzean atzitzeko.

Toloño

Partzelatan banatutako ekoizpena

Partzelatan banatutako ekoizpena

Leza eta San Vicente de Sonsierrako mahastien izaerak bateratzearen emaitza da Landua. Partzela eta udalerritan banatutako ekoizpenari esker, mahasti bakoitza hobe ezagutzen dugu. Muztioa grabitatez mugitu zen. Ardogintza hartzidura espontaneo, erauzketa suabe eta tenperatura oso kontrolatuen bidez gauzatzen da, haritz frantseseko tina eta hormigoizko tangatan. 12 hilabeteko ontzea igaro du haritz frantseseko upeletan. Udalerriak bateratu ondoren, ontze prozesua hormigoizko tangatan amaitu da, zazpi hilabetez. Babes handiagorako, ardoak sulfitoak daramatza. 2024ko udaberrian botilatu zen.

MAHATS-BILKETEN HISTORIA

MAHATS-BILKETEN HISTORIA