UPATEGIA

EKOIZPENA · INSTALAZIOAK · TALDEA

UPATEGIA

EKOIZPENA · INSTALAZIOAK · TALDEA

RIOJA ALAVESA ● VIÑEDO SINGULAR ⦿ SIERRA ● AIURRI ⦿ SALAS ●  LANDUA ⦿ MICROCLIMA ● LEZA ⦿  RIQUEZA VARIETAL  ● ESENCIA ⦿RIOJA ALAVESA ● VIÑEDO SINGULAR ⦿ SIERRA ● AIURRI ⦿ SALAS ●  LANDUA ⦿ MICROCLIMA ● LEZA ⦿  RIQUEZA VARIETAL  ● ESENCIA ⦿

EKOIZPENA

Nortasun oso berezia

Gure herrialdeko erreferentziako mahastizaintza eremuetako batean dauden mahasti paregabe hauen arimarik puruena lortu nahi dugu. Lursailaren eta barietate bakoitzaren jatorri, paisaia eta dibertsitateak izaera berezia ematen diete gure ardoei.

PARTZELATAN BANATUTAKO EKOIZPENA

AIURRIN, ardogintza eta ontzea partzelatan banatuta egiten dira. Mahats bilketaren hasiera mahasti bakoitzak adierazten du, mahats orpo bakoitzaren denborak errespetatuz. Mahatsa momenturik egokienean bakarrik biltzen dugunez, mahasti bakoitza eta haren ingurunea hobe ezagutzen ditugu.

ZEHAZTASUNA XEHETASUN GUZTIETAN

Upategian, paraje bakoitzaren funtsa mantentzeko ahalegin handienarekin lan egiten da. Ardogintza 500 eta 4000 kg arteko ontzietan egiten da. Lortutako muztioak esku hartze gutxiko berezko hartzidura kontrolatuak egingo ditu: tenperatura eta erauzketa suabe eta oso kontrolatuak.

ERANTZUKIZUNA, ERRESPETUA ETA PAZIENTZIA

Ontze prozesua amaitu arte, ardoak partzelaka bananduta jarraitzen du. Terroir bakoitzaren eta barietate guztien bateratzea ekoizpen bakoitzaren amaieran gertatzen da, eskualdeko mahastien tradizioari jarraiki.

LEZA MAHATSAREN INTERPRETAZIOA

Partzela bakoitzaren adierazpen eta berezitasun handienak lortzeko eta Leza erreferentziako udalerri izatera heltzeko helburuarekin, honela sailkatzen ditugu gure mahastiak: mahasti berezia, udalerriko ardoak eta eremuko ardoak.

INSTALAZIOAK

Gure mahastien berezitasuna ahalik eta zintzotasun handienarekin islatzeko diseinatu da upategia

AIURRIREN instalazioak Lezako hirigune historiko barruan daude. Bi eraikin dira, soto upategi baten bidez lotuak, udalerriko ondare nortasuna errespetatuz erabat eraberritu direnak.

barricas Aiurrri

UPATEGIA

Eraikin nagusia, 3.436 m²-tik gorakoa, grabitate bidezko ekoizpen prozesu naturalak eta lehengaiaren jatorrizko ezaugarriak ahalik eta gehien errespetatzeko diseinatu eta eraiki da. Ardogintza eremuen alboan, espazio sozial berriak sortzea aurreikusi da, Toloño mendilerro parean, mahastiei eta gure ardoei buruz gehiago jakin eta horietaz gozatu ahal izateko.

BOTILATZE EREMUA ETA BULEGOAK

Horrez gain, bulegoetarako erreserbatutako eremu bat dago bigarren eraikinean, laborategi eta botilatze eremuarekin batera.

Gure mahastien berezitasuna ahalik eta zintzotasun handienarekin islatzeko diseinatu dira instalazioak.

TALDEA

Adierazi eta ulertaraztea

AIURRIREN funtsa mahastian eta taldea osatzen duten pertsonekiko konpromisoan oinarritzen da. Pertsona horien talentu, dedikazio, gaitasun eta grina erabakigarriak dira lursailaren izaera eta mahats orpo bakoitzaren nortasuna ulertu eta ulertarazteko.

AIURRIK talde txikia dauka, baina trebetasun ugarikoa. Egunero jartzen dituzte beren ezagutza eta sentsibilitatea mahasti historiko honen sustraien eskura. Naturaren, kulturaren eta ondarearen legatua errespetatuz bakarrik uler daiteke jatorria, ingurune honetako mahastizaintzaren historia idazten jarraitzeko.

AIURRIKO pertsona guztiak egunez egun ahalegintzen dira, bai mahastian –mahastizaintzan eta mahasti zaharren berreskuratze lanetan– eta baita upategian ere, lursail paregabe eta historiko honek ekoizpen bakoitzean eskaintzen duena adierazi eta ulertarazteko. Familia handi bat osatzen dute guztien artean, eta hori da enpresaren aktiborik baliotsuena.

Gurekin lan egitea

AIURRI taldeko kide izan nahi duzu? Talentuaren, lurrarekiko konpromisoaren eta mahastizaintzaren sustapenaren bila ari gara beti. Zain izango gaituzu.

Lursailaren eta barietate bakoitzaren jatorri, paisaia eta dibertsitateak izaera berezia ematen diete gure ardoei